Udalaitz edo Udalatx mendiak (1120mt) hegaldirako hainbat aukera
eskaintzen ditu. Aireratzeko leku erosoena hego isuri aldera dagoen
belarditxoa izan daiteke. Igoera bide ugari daude; oraingo txangoa
Udala auzotik (479mt) abiatutzen da. Guztira 2.5km eta 550mt desnibel
positibo tontorrera arte. Lurreratzeko bada zelaitxo bat Udalako parking
gainean. Kontuz ganadua baldin badago (lur sail partikularra
da), eta egun termiko eta haizetsuetan pentsatzekoa da lurreratzea
desorosoa izango dela, Udala auzoa kaxkoan geratzen baita.
Hegaldi
horretan bidelagun izan nituen Takolo, Tornos eta Txiki. Kanpazarretik
egin zuten oinezko bidea eta hegaldia beste alderantz bideratu zuten,
Elorrio edo Anboto azpira edo auskalo nora ;)
Powered by Wikiloc