Urteroko legez, urte berri egunean Txindokin izan ginen. Urtea hegan hasteko aukera eman zigun egunak. To hegalditxoaren irudiak:
#4. ALTUERA ARALARKO SAN MIGELEN
Sakanan, hego
haizearekin hegan egiteko aukera nagusietako bat da Aralarko San Migel.
“Hegaldirik ez izerdirik gabe” esanari jarraituz, Uharte Arakil herritik
abiatzen den oinezko igoera ederrak (800mt positibo San Migelera) asebeteko
du mendizale hegalaria.
Aralarko San
Migelen egin ditudan hegaldietatik, altuera gehien hartu dudan eguna izan zen
honako hau. Termika eta hego haize indartsuek 2500 metrotara igo ninduten. Bada 3000metroak ere gainditu izan dituenak. Hona
hemen hegaldiaren iruditxo batzuk:
Argazkia internetetik |
Kezka hori aitzaki hartuta, aire eremuen erregulazioen inguruan sakondu nahi duenarentzako bi link uzten ditut. Motorrik gabeko hegaldien erregulazioaren gaia ulertzea ez da oso erraza, besteak beste, dokumentazioa nahiko sakabanaturik dagoelako.
-Vuelo_libre (Gaztelaniaz)
-Aire eremuak EARTH (fitxeroa deskargatzeko)
San Migeleko hegaldia azteruz, ondorio hauetara iritsi naiz:
#3. AIZKORRI (I) 1523mt
Txango honetan Zegama herritik atera eta Aizkorrira igo ondoren, lehen hegaldia Urbia aldera egin nuen, Oltzan lur hartuz. Ondoren berriro Aizkorrira igo eta bigarren hegaldia Iparreruntz Zegamaraino zirkulua itxiz.
Powered by Wikiloc
#2. GANBO (1413mt)
Aralarko bihotzean
dago Ganbo (1413mt) eta nahiz eta lurreratze gune ezberdinetatik itxuraz urruti
egon, posible da bertatik adibidez Larraitzera hegan bueltatzea. Kasu honetan hegorantz
aireratu ondoren, Arritzaga bailararantz biratu (ip.) eta lur-arraseko
hegaldia eginez Larraitzera erraz iritsi nintzen. Hau adibide bat besterik ez
da. Baldintza termikoetan, distantzia (xc) egiten duten pilotuek etekin gehiago
aterako liokete hegaldi honi, ziur.
#1. BELAGUA: Kartxela (1982mt) - Lakhura (1877mt)
Nafarroako Belagua aranak aukera
paregabeak eskaintzen ditu mendi buelta ederrak egiteko.
Belaguako XXVI. parapente
kontzentrazioa aitzakia hartuta hurbildu ginen euskal piriniotako paraje eder
hauetara.
Asmoa Kartxela (1982 mt) tontorretik
aireratzea zen, baina goizean haizea fuerte samar zegoenez oinezko txangoa
luzatu genuen Lakhura tontorreruntz. Eguerdian, haizearen indarra behin ahulduta, Lakhura pareko Kortaplana
(1776 mt) muinotik aireratu ginen.
Hona hemen mendi txangoa eta
hegalditxoaren irudiak:
Powered by Wikiloc
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)