Euskal Herriko III. Oinez eta Hegan Txapelketa pasa den larunbatean ospatu zen Aretxabaletan, eguraldi bikainak lagunduta. Antolakuntza benetan ona egin zuen Amillena taldeak, EAKFren babesarekin.
Euskal Herriko III. oinez eta hegan txapelketa / Intzidentzia
Euskal Herriko III. Oinez eta Hegan Txapelketa pasa den larunbatean ospatu zen Aretxabaletan, eguraldi bikainak lagunduta. Antolakuntza benetan ona egin zuen Amillena taldeak, EAKFren babesarekin.
#24. ARRANOAITZ 875mt (Oamendi-Arripillaeta)
Aizkorri parean, iparrerantz, hainbat tontorrez osaturiko mendi
bizkar bat bada. Arranoaitz 875mt da kordal honetako tontorrik
garaiena. Goiz pasa abiatu ginen Hilario laguna eta biok mendi-bizkar
honek hegaldirako eskaintzen dituen aukerak aztertzeko asmoz.
Oamendi-Arripilleta tontor inguruetan brisa aktibatu zain egon ondoren
aireratu ginen. Aireratze gune garbiak ditu eta orientazio egokiena
ekialderakoa da.
Bertara oinez igotzeko hainbat aukera daude: Brinkolatik, Zegamatik, Zerain zein Seguratik... eta bide motzena Barbari auzotik.
Hegaldi laburra ateratzen bada, Barbari auzoan bertan lurreratzeko aukera ere badago. Aldiz, meteo baldintzak egokiak badira (IE-E haizeak eta egun termikoa) Aizkorri mendi zerrarekin bat egin eta hegaldi politak atera daitezkeela iruditzen zait.
Aizkorriren itzalpean, mendi bizkar xume bezain dotorea.

Powered by Wikiloc
Euskal Herrian oinez&hegan (I) bilduma
Hemen Euskal Herriko mendietan egindako txango eta hegaldien (lehen) irudi bildumatxo bat.
Mendi tontor gehiagotatik hegan egin ahala joango gara bilduma osatzen, edo, bilduma aitzakia hartuta, joango gara mendi tontor gehiagotatik hegan egiten.
Aturritik Ebrora bitarteko mendi eta zeruak zain ditugu.
Sarrerako musika Juan Mari Beltarnena da eta bideoa janzten duen "Gavarnie" abestia Eneko Dorronsororena. Mila esker abestiengatik!

#23. BAITZA 1182mt (x2)
Nafarroako Sakana eskualdean dago Baitza, Baiza edo Maiza tontorra, Urbasako mendi zerran. Urbasako isuri honetako tontorrik garaiena da eta bertaratzeko hainbat aukera daude, Iturmendi, Bakaiku, Lizarraga herrietatik abiatuta, besteak beste.Txango eta hegaldietarako leku paregabea da Sakana eskualdea eta maiz ikusi ohi dira parapenteak bertako zeruetan. Aralarko San Migelekin batera, Baiza tontorretik gertu dagoen Santa Marina baselizatik aireratzen dira eskualde honetan parapente ia gehienak.
Lekuak hegaldirako duen garrantzia ikusita, aurrerago Santa Marinari buruzko “post” bat publikatu beharko dut.
Txango eta hegaldi hau egiteko, Lizarraga herritik abiatu nintzen Baizara ( ordu bat eta erdi tontorrera) bertatik aireratu, Iturmendin lur hartu eta berriro oinez Baizara ( bi ordu azpitik tontorrera). Bertatik aireratu eta Lizarragara, zirkulua itxiz.
Hegaldiei dagokienez, haize baldintzak xuabeak ziren eta hegaldiak ere lasaiak izan ziren, hori bai, Baizatik Iturmendi aldera joatea gehiago kostatzen da beste aldera baino, gehienetan haizeak hor kontra egiten baitu. Azpian txangoaren irudiak eta krokisa ;)

#22. AIZKORRI (III) 1523mt
Aizkorri – Aratz parke naturala mendi hegaldietarako etxe ondoan daukagun beste altxor eder bat da.
Meteoaren iragarpenei erreparatuta, bazirudien egunean bertan Aizkorriko bi isuri aldeetara hegan egitea posible izango zela, horrela bada, San Adrian inguruetara hurbildu ginen egunak zer zekarren ikustera.
Lehen hegaldian ipar haizea bazebilenez, mendi-hegalean ibiltzeko aukera egon zen.
Hego isuriko hegaldia aldiz, laburra atera zen, hego mendebaleko haize leuna berandu sartu zen eta.
Hemen txango eta hegaldiaren nondik norakoak:

#21. GORBEIA 1482mt.
Gorbeia mendi tontorrak Araba eta Bizkaia artean muga egiten du eta bi herrialde horietako mendirik garaiena da.
Oraingo honetan lau mendi-hegalari elkartu ginen (Urtzi, Josu, Enaitz eta ni neu), Saldropo hezeguneko aparkalekutik tontorrera igo eta hegan bueltatzeko asmoz.
Oinezko ibilbideak 7 km inguru eta 900mt desnibel positibo ditu, eta bide ederra da.
Hegaldiari dagokionez, ebidente edo logikoena iparrera hegan egitea da, hau da, Bizkaia aldera, hego aldeko isuria asko etzaten baita. Baino nork daki... baldintza oso zehatzetan posible litzateke hego alderako hegaldia... agian.
Egun honetako nondik norakoari dagokionez, abiatzerakoan kezka nagusia Araba aldeko isurian zeuden trumoi laino sendoak ziren, baina... nola izaten diren gauzak, tontorrera iritsi ginenerako jada deseginda zeuden eta bitarte horretan gure bizkarraldean sortzen joan zen laino barra bilakatu zen kezka nagusia.
Arin ibili ginen dena estali aurretik eta, ozta-ozta bada ere, hegaldi ederra egitea posible izan zen.
Powered by Wikiloc
#20. BERIAIN 1493mt (Hegoa)
Nafarroako Sakana eskualdeko tontor hau Euskal Herrian dagoen mendi estetikoenetako bat da zalantzarik gabe. Ihurbain (1420mt) tontorretik hasita luzatzen da mendizerra, itsasontzi erraldoi baten moduan, eta ipar zein hego aldeko mendi-magal luzeek hegaldirako oso aproposa egiten dute mendi hau.
Ipar magalean urte osoan egin daiteke hegan, baina hego magalean habi garaian (udaberrian), uztailera arte, ezin da hegan egin.
Arbizuko ekokanpinetik abietzen da txangoa. Zortzi kilometro eta 1000mt desnibel ditugu tontorrera arte. Leku paregabea H&F erako!!
#19. ADARRA (819mt)
Gipuzkoako Buruntzaldean dago Adarra mendia, Urnieta eta Andoain artean. Igotzeko bide aukera asko ditu, baina ohikoena eta motzena Basabi auzotik ateratzen dena da. Kostatik hurbil dagoen mendia denez, arratsaldeetan kostako brisak baldintzatuko du hegaldia. Lurreratzeari dagokionez, Basabiko lurreratze eremua ez zitzaidan oso aproposa iruditu. Muinoz inguraturik dago eta haizea bixi dabilenean erraz errotorizatuko da leku hori. Altuerarekin joanez gero, hobe Xoxoka auzoko zelaien batean lur hartzea (beti bezala eta ahal bada, ganadua eta bazka luzea dagoen zelaiak ekidituz).
Powered by Wikiloc
#18. JURRAMENDI (1045mt)
Nafarroan, Lizarra-aldean kokatuta dagoen mendi bakarti hau, hegaldirako
aukera izan daiteke Euskal Herriko erdi eta ipar isurian lainoak eta lanbroak
uzten ez dutenean.
Jurramenditik aireratzeko aukera gutxi daude
eta ipar edo ipar-mend. haizearekin aireratzeko aukera hobea da hegoarekin
baino.
Txango honetan, Iratxeko monastegitik oinez tontorreratu ondoren, hegorantz
aireratu behar izan nuen (haize leunaren norabideak horrela agintzen bait zuen), hegaldi
lasaian, mahastiez inguraturik dagoen Iratxera bueltatuz.
Powered by Wikiloc
Euskal Herriko II. Oinez & Hegan Txapelketa
Larrano parapente taldeak iaz Elorrion antolatu zuen txapelketaren lekukoa hartu du aurten BAIZA parapente taldeak, eta ekainaren 29an Sakanan ospatuko den ‘Euskal Herriko II. Oinez & Hegan Txapelketa’ antolatuko du.
Txapelketan parte hartuko duten kirolariek oinezko ibilaldia eta parapente
hegaldia uztartuko dituzte; beraz, pilotu bakoitzak erabili ahal izango dituen
baliabide bakarrak bere oinak eta parapentea izango dira.
‘Hike & Fly’ probek esfortzua, estrategia eta hegaldi librea
jorratzen dituzte.
Txapelketa Arbizuko ekokanpinetik abiatuko da eta parte hartuko
duten kirolariek Beriain edo/ eta Baiza edo/eta Santa Marina tontorretara joan
beharko dira oinez edo korrika eginez.
Tontorrera heldu ondoren,
parapentea kokatu, aireratu eta Arbizuko kanpin inguruan kokatuko den gunean
lurreratuko dira. Ondoren, korrika edo oinez sartu beharko dira inguruan egongo
den helmugara.
#17. LARRUN (900mt)
Lapurdi - Nafarroa
Mendi ederra zein estetikoa.
Igoera aukera asko dituen mendia da. Ikusi mendikat larrun
Hegaldiak iparrera, ekhialdera eta hegora egiteko aukerak eskaintzen ditu.
Egun honetan hego haizea zegoenez, Bera herriko Lizuniaga mendatetik igo eta hegoruntz burutu nuen hegaldia.
Pena da tontor honek pairatzen duen turismo masifikazioa eta dirudienez larriagotu daitekeena, 2020rako dagoen egitasmoa burutzen badute./larrunezHunki/

#16. SALINGAIN - UZKUITI (Aralar)
Aralar bihotzean egindako txango eta
hegaldiaren irudi zein tracka hemen.
Asmoa Salingain (1322mt) tontorretik aireztatu
eta Arritzaga bailaratik bueltatzea zen.
Bertan aireratu orduko haize fluxu laminar
indartsuak ez ninduen aurrera egiten uzten eta hegaldia bertan behera utzi nuen
haizebeari (sotavento) ihesiz.
Uzkuitira (1332mt) igo eta bere bizkarretik
egi nuen bigarren saiakera. Haizeak indarra galdua zuen apur bat eta
azeleragailua sakatuz atera nintzen bailara honenetatik Larraitzko lurreratze gunerantz.
Negu hasiera honetan ere, urrez
koloreztatutako Aralar beti bezain dotore.
#15. SAN MIGEL - BERIAIN (Sakanako bi handi)
Sakana eskualdeak aukera paregabeak
eskaintzen ditu H&F edo mendi hegaldietarako eta maiz ikus daitezke parapenteak bertako
zeruan.
Oraingo honetan, Sakanako hiru handi kateatzeko asmotan abiatu nintzen Arbizuko eko-kanpinetik, Aralarko San Migel, Beriain-San Donato eta Baiza tontorrak hain zuzen ere. San Migel eta Beriain kateatu ondoren irteera puntuan lur hartzea erabaki nuen, Urbasa aldean trumoi laino eta ekaitza sortzen ari bai zen. Beraz, Arbizuko kanpinean amaitu nuen txangoa eta Sakanako hiru handiak behar zuena bi handitan geratu zen. Hirurak kateatzea beste batean beharko.
Oinezko distantzia bi tontor hauek lotzeko (hegaldietakoa kontutan hartu gabe) 19km +2100mt ateratzen dira. Hiru tontorrak kateatuz gero, gutxienez 26Km eta +2700mt desnibel positibo.

#14. TXARLAZO (933mt) - URDUÑA
Gorobel parapente
taldeak antolatutako Urduñako 3. parapente kontzentrazioa aitzaki hartuta hurbildu
ginen Tertanga herrixkara mendi-buelta eta hegaldia egiteko asmoz.
Tertangatik Txarlazo (933mt.) tontorrera igo eta Gorobel mendizerran zehar Urduñako portuko aireratze gunera hurbildu ginen oinez, bertatik hegan ateratzeko.
Aukera bikainak eskaintzen ditu Gorobel mendi zerrak H&Ferako. Hegaldirako baldintza onak izan genituen eta nola ez… giro paregabea lurreratu ondoren Gorobel parapente taldeak antolatutako festatxoan.

Inguru honi buruzko informazio landua topatuko
duzue GOROBEL PARAPENTE TALDEA ren web orrian.
Hemen eguneko bideotxoa:
Hemen eguneko bideotxoa:
Powered by Wikiloc
#13. Genevilla – Joar (1417mt)
Lizarrako merindadearen, Arabako mugatik
gertu eta Kodes mendilerroaren azpian dago kokaturik Genevilla. Herri gainean,
950mt.tara, parapenteak aireratzeko gune txukun bat dago.
Genevillatik
aireratze gunera zuzenean oinez igotzeko bide bat atondu dute (tracka ikusi).
Haizea harro xamar
zebilen eta indarra jaitsi bitartean nik txangoa Joar tontorreraino luzatu
nuen.
Oinez zein
hegaldirako baldintza ederrak eskaintzeen ditu bailara eta mendilerro honek.
Bakoitzak egin
dezala bere aukera.
Powered by Wikiloc
Chamonix - Planpraz
Alpeetako bidaian, Chamonix
bailaran geundenez eta goiz-erdi bat
libre nuela aprobetxatuz, bertako aireratze gune ohikoenera Planprazera igo
nintzen oinez, hegalditxoa egin eta lekuaren aukerak arakatzeko asmoz.
Uda partean parapente asko aireratzen da gune honetatik. Chamonixetik
1000mt. desnibela dago bertara
eta teleferikoz ere igo daiteke.
Chamonixek
hegaldirako aukera asko eskaintzen ditu baina uda partean bi hilabetez ezin da
Mont Blanc aldeko aurpegian hegaldirik egin. Dirudienez bailararen alde hori
erabiltzen dute helikopteroek beraien hegaldietarako (erreskate, refugio
hornidura, turisten bidaiak…). Pena da, alde horretako parajeak ikusgarriak
dira eta. Horrez gain, beste hainbat natur babesgune ere badaude eta komeni da
aurrez informatzea non, nola eta noiz hegan egin daiteken.
Goizeko hegaldia
burutu nuen nik eta han utzi nituen auskalo ze altueratan arrano pare bat. Mattin
eta Iñigok egun batzuk bazeramaten bertan hegan eta hegaldi bikainak ari ziren burutzen. Bejon degiela!!
Hemen hegaldi leku honen bideotxoa:#12. AGAOTZ (974mt)
AGAOTZ- SASTARRI
Ataungo Urkillaga (500mt) mendatetik abiatu
eta Sastarriko tontorrera eta kobara ibilalditxoa egin ondoren,
Agaotz (974mt) menditik abiatu nintzen hegan berriro Urkillaga
mendatera.
Haizea hegotik suabe goran eta Urkillaga
mendatean jada iparra sartuta zegoen.
Baldintza horietan, lur-arraseko hegaldia
beraz.
Hegaldirako nolako parajeak diren eta ze baldintzak dauden ikusteko
gogoa nuen.
Txango polita Ataungo paraje eder hauetan.
Powered by Wikiloc
#11. GANBO 1413mt (II)
Piztia gehienak hibernazioan.
Kolonizazioak utzitako azken arrastoak elurpean.
Animalia domestikorik gabe.
Aralar, bake bakean, negu hotzean ere eder.
Larraitzetik habiatzen da txangoa Ganbo tontorrera arte. Bueltako hegaldia kasu honetan Txindokiko bizkarretik Muitzetik burutu nuen, horretarako Arritzaga eta Muitze arteko lepoa (ozta-ozta) gurutzatuz.
Powered by Wikiloc
#10. TXINDOKI (1346mt) irudi bilduma
%100 TXINDOKI
Larrunarri edo Txindoki mendia gogoko dut. Agian Euskal Herriko mendi
esanguratsuen artean etxetik gertuen daukadan mendia delako. Baina ez hori
bakarrik, Larraitzetik abiatu eta 900mt desnibel positibo daude tontorrera, uffaaa!
Asteburuetan eguraldi onarekin mendi masifikatua izan daiteke, baina bakardadean
lasai igotzeko aukerak badaude, besteak beste, Muitze aldeko bidetxotik
igota.
Mendebaldeko ertz zoragarriaz gain, eskaladarako zailtasun askotariko
bide ederrak daude, hego paretan gehientsuenak http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/p/txindoki.html. Eta ez hori bakarrik, mendiko hegaldiak
egiteko ere aukera paregabeak eskaintzen ditu Larrunarri-Txindokik.
Bere forma piramidalak, hainbat norabidetan
aireratzeko aukerak ematen ditu.
Dena dela, aireratze gune erabiliena Egurral
lepo gaineko malda izan ohi da.
Lurreratzeari dagokionez, ohikoena Larraitz auzoan lurreratzea da.
Honen inguruan, ahal bada ez lurreratu belarra luze dagoen zelaietan ezta ere ganadua dagoen barrutietan ;)
Lurreratzeari dagokionez, ohikoena Larraitz auzoan lurreratzea da.
Honen inguruan, ahal bada ez lurreratu belarra luze dagoen zelaietan ezta ere ganadua dagoen barrutietan ;)
Txindokiko hainbat igoera eta hegaldietan
hartutako irudiez osatutako bideoa hemen.
Ea gustuko duzuen.
Ea gustuko duzuen.
Powered by Wikiloc
Udazkeneko bainua (Ordizia)
Bazkari on bat postrerik gabe ez omen da
bazkari osoa. Hegaldi honi postrea ez zitzaion falta izan.
Hego haizea indarra hartzen joan zen hegaldian
zehar. Lurreratze gunea nahiko errotorizaturik zegoen eta hori gutxi balitz, futbol partida hasi berria zen
zelaian.
Horrelakoetan erabakiak arin hartu behar dira…
eta B plana igerilekuaren zelaitxoan lurreratzea izan zen. Lurreratze nahiko
teknikoa. Beno azkenean lurreratzea baino “urreratzea” gertatu zen.
Nolako haize baldintzak zeuden ikusirik, balekoa jokaldia.
Barkamena Majori kiroldegiari igerilekua modu
honetan erabiltzeagatik ;)
#9. ANBOTO (1331mt)
Atxondo bailarako Arrazola auzotik hasten da
txangoa. Oinez ekialdeko pareten azpitik igoz eta jeitsieran ipar
aldera Anbotoko sakonerantz aireratuz. Paraje ederrak Atxondo bailaran topa ditzazkegunak.
Gune honetako ingurumenari dagokionez ohartxo
bat.
Anbotoko I eta IE hormetan ezin da eskalatu
urtarrilaren 1etk abuztuaren 31era.
Anbotoko E horman ezin da eskalatu
urtarrilaren 1etk irailaren 15era.
Powered by Wikiloc
#8. KODES: Joar (1416mt) + La Plana (1337mt)
Kodes mendilerroa Araba eta Nafarroaren arteko mugan dago
kokatua eta hango gailurrik garaiena Joar 1416mt (Ioar, Yoar edo Yuar ere) da.
Araba zein Nafarroa aldeko isuriek igoaldi eta hegaldi paregabeak egiteko
aukerak eskaintzen dituzte. Ondoren aurkezten dudan txangoak bi isurialdeak
zeharkatzen ditu oinez zein hegan, Kanpetzun hasi eta amaitzen da zirkulu bat
osatuz. Aipatu bezala, mendilerro honek eskaintzen dituen aukerak askotarikoak
dira eta txango hau adibide bat besterik ez da. Ezin aipatu gabe utzi
mendilerro honetako Araba aldeko isurian kokaturik dagoen Uxanuri–Genevillako aireratze
gunea. Beste batean sakonduko dugu gune horri buruzko informazioan.
Oharra: Track-an
agertzen den Kanpetzutik Joarrerako oinezko bidean adi!! Zati handi bat basoan
zehar aldapa malkartsu eta markatu gabean igo nuen. Abisatuta beraz ;)
Powered by Wikiloc
Powered by Wikiloc
Ufff!! LURRERATZEA
USURBE menditik hegaldi ederrak egin daitezke baina... kontuz! ez da ahaztu behar lurreratzea inguru urbano batean egiten dela, horrek izan ditzazkeen arriskuekin (kableak, bideak, etxeak...).
Adibide eta ohar bezala irudi hauek doazkizue. Ipar haizea espero baino indartsuago sartu zen bailaran, beherunzko haize korronte batek ere harrapatu ninduen eta ez zidan utzi lurreratze gunera iristen (Ordiziako errugbi zelai ohira). Beraz lurreratzea inprobisatu behar.
Pilotu dexente ezagutzen ditut hegaldi hau egiterakoan lurreratzea inprobisatu behar izan dutenak, beraz adi.
Hemen Usurbeko hegaldi bat behar den tokian lurreratuz :
ISTORIO HARRIGARRIA!!
Australia 2007, munduko txapelketa.
Ewa Winsnierska pilotu alemaniarra entrenamendu saioetan zebilela, ekaitz batek xurgatu eta 15 minututan 9.947metroetaraino igo zuen (8000 mt. desnibela 15 minututan!!). 6000 metrotatik gora zihoala, konortea erabat galdu zuen. Adituen ustez, konorte galera hori gorputzaren defentsa erreflexu bat izan zen, hibernazio moduko bat edo. Ordu bat inguru eman zuen konortea erabat galduta, txingorra, tximistak, oxigeno falta eta minus 30 gradutako tenperatura jasanez. Harrigarria bada ere, bizirik atera zen esperientzia hartatik.
Dokumentala frantsesez dago, baina merezi du:
Dokumentala frantsesez dago, baina merezi du:
#7. MURUMENDI (868mt)
Gozamena da herritik
bertatik oinez abiatu eta mendi buelta bat emanez hegan bueltatzea herrira.
Usurbe mendiak
eskaintzen digu aukera hori goierritarroi, baina ez da mendi bakarra.
Murumenditik probatzeko gogoa nuen, txango berean bi tontorrak kateatuz. Nahiz
eta haize-termika baldintzak nahiko justukoak izan, lur-arraseko hegaldia
eginez (Murumendi-Usurbe) lortu nuen zirkulua ixtea. Hemen irudiak:
Powered by Wikiloc
PUTREEKIN
Nork lurra azkena zapaldu!!
Jolas gureaz zebiltzan putreak arratsalde
horretan. Batzuk lotsagabe samar ere, esango nuke nik.
Ikusia zegoen, beraiek airean segitzen zuten bitartean, ni izan nintzen lehena erortzen.
Afizionatuak gu. Erronka onartzea ere…
Afizionatuak gu. Erronka onartzea ere…
#6. AIZKORRI (II) 1523mt
Aizkorritik egindako hegaldietan, iparrera beti Zegaman lurreratu izan naiz eta hegora Urbia aldean. San Adrian inguruan lurreratu gabe nengoen eta probatzeko gogoarekin hurbildu nintzen bertara. Baldintza onak daudenean Aloña edo Krutzeberri bertatik ere Aizkorri-Aratz mendi lerro guztia zeharkatu izan dute hainbat hegalari trebeek. Egun honetan hegan egiteko baldintzak justuak ziren eta hegaldia ezin izan nuen gehiegi luzatu, baina beti bezala, gozamena da Aizkorri-Aratzen mendi txangoa eta hegaldia egitea.
ERREGULAZIOAK 2017
1.NAFARROA eskalada , parapente... erregulazioa 2017
http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/44/
132/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, kirol jarduerak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko zenbait harkaiztitan.
Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 1. artikuluak dio foru lege horren xedea dela Nafarroako naturgune guztiak arautzea, horien babesa, kontserbazioa eta hobekuntza bermatzeko, eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea eratzeko. Hamaikagarren artikuluak debekatzen du natura erreserbetan kirol antolatuak egitea etakanpatzea.

#5. LARRUNARRI / TXINDOKI (1346mt)
Urteroko legez, urte berri egunean Txindokin izan ginen. Urtea hegan hasteko aukera eman zigun egunak. To hegalditxoaren irudiak:
#4. ALTUERA ARALARKO SAN MIGELEN
Sakanan, hego
haizearekin hegan egiteko aukera nagusietako bat da Aralarko San Migel.
“Hegaldirik ez izerdirik gabe” esanari jarraituz, Uharte Arakil herritik
abiatzen den oinezko igoera ederrak (800mt positibo San Migelera) asebeteko
du mendizale hegalaria.
Aralarko San
Migelen egin ditudan hegaldietatik, altuera gehien hartu dudan eguna izan zen
honako hau. Termika eta hego haize indartsuek 2500 metrotara igo ninduten. Bada 3000metroak ere gainditu izan dituenak. Hona
hemen hegaldiaren iruditxo batzuk:
![]() |
| Argazkia internetetik |
Kezka hori aitzaki hartuta, aire eremuen erregulazioen inguruan sakondu nahi duenarentzako bi link uzten ditut. Motorrik gabeko hegaldien erregulazioaren gaia ulertzea ez da oso erraza, besteak beste, dokumentazioa nahiko sakabanaturik dagoelako.
-Vuelo_libre (Gaztelaniaz)
-Aire eremuak EARTH (fitxeroa deskargatzeko)
San Migeleko hegaldia azteruz, ondorio hauetara iritsi naiz:
#3. AIZKORRI (I) 1523mt
Txango honetan Zegama herritik atera eta Aizkorrira igo ondoren, lehen hegaldia Urbia aldera egin nuen, Oltzan lur hartuz. Ondoren berriro Aizkorrira igo eta bigarren hegaldia Iparreruntz Zegamaraino zirkulua itxiz.
Powered by Wikiloc
#2. GANBO (1413mt)
Aralarko bihotzean
dago Ganbo (1413mt) eta nahiz eta lurreratze gune ezberdinetatik itxuraz urruti
egon, posible da bertatik adibidez Larraitzera hegan bueltatzea. Kasu honetan hegorantz
aireratu ondoren, Arritzaga bailararantz biratu (ip.) eta lur-arraseko
hegaldia eginez Larraitzera erraz iritsi nintzen. Hau adibide bat besterik ez
da. Baldintza termikoetan, distantzia (xc) egiten duten pilotuek etekin gehiago
aterako liokete hegaldi honi, ziur.
#1. BELAGUA: Kartxela (1982mt) - Lakhura (1877mt)
Nafarroako Belagua aranak aukera
paregabeak eskaintzen ditu mendi buelta ederrak egiteko.
Belaguako XXVI. parapente
kontzentrazioa aitzakia hartuta hurbildu ginen euskal piriniotako paraje eder
hauetara.
Asmoa Kartxela (1982 mt) tontorretik
aireratzea zen, baina goizean haizea fuerte samar zegoenez oinezko txangoa
luzatu genuen Lakhura tontorreruntz. Eguerdian, haizearen indarra behin ahulduta, Lakhura pareko Kortaplana
(1776 mt) muinotik aireratu ginen.
Hona hemen mendi txangoa eta
hegalditxoaren irudiak:
Powered by Wikiloc
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)