ERREGULAZIOAK 2017

SAI ZURIA (alimoche)

UGATZA (Quebrantahuesos)






1.NAFARROA eskalada , parapente... erregulazioa 2017
http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/44/
 
132/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, kirol jarduerak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko zenbait harkaiztitan.
Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 1. artikuluak dio foru lege horren xedea dela Nafarroako naturgune guztiak arautzea, horien babesa, kontserbazioa eta hobekuntza bermatzeko, eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea eratzeko. Hamaikagarren artikuluak debekatzen du natura erreserbetan kirol antolatuak egitea etakanpatzea.


Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuak ezarri zuen Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen edukia; haren I. eranskinean (araubide orokorra) eta II. eranskinean (araudi partikularra). Hirugarren artikuluan natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak kontserbazio eta kudeaketa plantzat hartzen dira, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.
Foru dekretu horrek onetsi zituen Nafarroako Natur Erreserbak Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaileak. Plan horietako batzuetan berariaz aipatzen dira malkarretako kirol eta jolas jarduerak. Foru dekretu horrexek berak oro har xedatzen du Nafarroako natur erreserba guztietan dagoela debekaturik airean hegan igarotzea, kiroleko aireontziekin, ultra-arinekin edo bestelako gailuekin, 500 metrotik behera.

Halaber, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko maiatzaren 19ko 2/1993 Foru Legearen 4. artikuluak honako hau ezartzen du: “1. Administrazio Publikoek basa fauna zaintzearen alde eginen dituzten jarduketak honako irizpide hauetan oinarrituko dira: a) Espezie bakoitza bere habitat berezkoan gerizatzeko neurriei lehentasuna ematea, honez gain, habitat horretatik kanpo neurri osagarriak ezartzeko ahalbidea kontutan hartuko delarik; d) Sustatzen diren jarduera eta jarduketek berezko habitata zaintzen ote duten begiratzea, hori babestu, berreskuratu edo hobetzeko arriskurik egon daitekeen kasuetan”.
Foru lege horrek berak, 34. artikuluan, hauxe dio:

“1. Natur ingurunean gauzatzen diren kirol, aisia eta turismo jarduerek errespetatu beharko dituzte ingurunea eta landa esparruaren eta bere ingurugiro-balioen ezaugarriak, basa faunarenganako begirunea barne dela.

2. Arau bidez zehaztuko da zein baldintzatan egin daitezkeen kirola eta aisia nahiz turismo jarduerak, natur ingurunean egiten direnak, bateragarriak izan daitezen ingurugiroaren babesarekin, oro har, eta Basa Faunaren ziklo biologiko eta berezko habitatekin, zehazki.”
Aurreko guztiarekin bat, bidezkoa da mugak ezartzea Nafarroako malkarretan egin ohi diren kirol jardueretarako, bateragarriak izan daitezen bertako fauna babestua kontserbatzearekin. Estatuko eta nazioarteko azterlanetan oinarritzen da arauketa hau, eta, Nafarroaren kasu zehatzean, baita 2000. urtetik aurrera egindako lanetan ere; horietan egin da harkaiztiei lotutako espezieen lehenbiziko zentsua. Azterlan hori 2010. urtean errepikatu zen, eta 2013. urtetik aurrera lan espezifikoagoak egin dira.
Hori hala izanik ere, lan horiek zonifikatu egin dira, eta azterlan xehakatuak egin dira, zehaztasun handikoak, Lizarrako Iparraldean eta Urbasan (2015), Agoitzen, Tafallan eta Zangozan (2016), eta aurreikusia dago Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan, Bidasoan, Ultzaman, Arakilen eta Iruñerrian ere halakoak egitea.
Azterlan horiek, beste lurralde batzuetan egindako ohar batzuekin batera, ahalbidetzen dute zehatzago ezartzea zer tokitan inplementatu behar den arauketa, kontuan izanik ea animalia hauek badiren: ugatza eta Bonelli arranoa (biak ere galtzeko arriskuan), sai zuria, arrano beltza eta belatz handia (denak ere kaltebera deklaratuak).
Horregatik, bateragarri egiteko espezie horien kontserbazioa eta kirol jarduerak, proposatzen da mugen egutegi bat ezartzea, beste autonomia erkidego batzuetan araututakoaren antzera, kontuan harturik toki bakoitzean dauden espezieak, ugalketa aldia eta azken urteetan izandako jokabidea.
Urterokoa da arauketa, eta hurrengo urtean berrikusi eginen da, behin aurreikusitako azterlanak bukaturik. Azterlan horiek Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren webgunean argitaratuko dira, denek ezagut ditzaten, baina horietan ez da agertuko espezieen kokagune zehatza.
Arauketa honen jarraipena egiteko, inplementazioa ebaluatzeko eta hobekuntzak proposatzeko, inplikatutako eragileekin bilerak izaten segituko da.
Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak proposaturik, eta kontuan izanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedatutakoa, EBATZI DUT:

1. Mugen egutegi bat ezartzea, harkaiztiekin lotutako kirol jardueretarako, 2017. urterako. Horien artean egonen dira eskalada, arroila-jaitsiera, parapentea eta antzeko gainerakoak.
a) Nafarroako Naturgune Babestuen Sarean sartutako harkaiztiak. Horietan kirol jarduerak debekaturik daude urte osoan:
–2. Natur Erreserba (RN‑2): Itsusi.
–9. Natur Erreserba (RN‑9): Iñarbeko arroila.
–10. Natur Erreserba (RN‑10): Txintxurrumearko arroila.
–11. Natur Erreserba (RN‑11): Gazteluko arroila.
–12. Natur Erreserba (RN‑12): Larra.
–14. Natur Erreserba (RN‑14): Urederraren iturburua.
–15. Natur Erreserba (RN‑15): Basaura.
–16. Natur Erreserba (RN‑16): Arbaiungo arroila.
–17. Natur Erreserba (RN‑17): Benasako arroila.
–18. Natur Erreserba (RN‑18): Burgiko arroila.
–24. Natur Erreserba (RN‑24): La Piedrako eta San Adriango amildegiak.
–25. Natur Erreserbari dagokionez (RN‑25): Irunberriko arroila.
–26. Natur Erreserbari dagokionez (RN‑26): Kaparreta.

b) Mugak dituzten harkaiztiak, espezie mehatxatu gisa sailkatutako espezieak kontserbatzeko:

b.1) Harkaiztietan kirol jarduerak egitea debekaturik duten tokiak, ebazpen hau argitaratu eta uztailaren 31 arte eta 2017ko abenduan:
–Udalerri hauetako harkaiztiak: Burgi, Garde, Erronkari eta Bidankoze, salbu Arandariko erreka.
–Artxugako, Zarikietako, Idokorriko, Itzagako eta Aretako mendiak, salbu Errekagaitzetako eskaladarako toki egokitua; han, Txintxurrumearko Erreserba Naturaletik kanpora egiten ahalko da.
–Leireko mendilerroko harkaiztiak, honako hauen artean daudenak:
X:649140 Y:4722924‑X:661022 Y:4724027.
Aralarko mendilerroko harkaiztiak, Malloetan, honako hauen arteandaudenak: X:578850 Y:4764752‑X:582944 Y:4761383 (Araizko udal mugapea).

b.2) Martxoaren 1etik irailaren 15era malkarretan kirol jarduerak debekaturik dituzten zonak:
Elkoatz. Harkaizti osoa.
Ardaizko arroila / Txintxurrimear: harkaizti osoa.
San Fausto (Eraul): Lazkua: Lazkuako behatokiko iparraldeko sektoreak, eta behatokiko gurutzearen gainekoak (X:576807 Y:4729235 puntutik X:577218 Y:4729980 puntura). Bargagorria: Berria eta Akerzulo sektoreak (X:577267 Y:4728145 puntutik X:577097 Y:4728482 puntura).
Untzueko Harria: harkaizti osoa.
Bihaizpe‑Dos Hermanas: haitz txikiko mendebaldeko aldea.
Irañeta‑Madalen haitza: harkaizti osoa.
Araitz: Balerdiko hegoaldeko mazela.
Arteta (La Sima): malkar osoa.
Etxauri: Ziritzako “Gradas” aldea, tarte honetan dauden goiko eta beheko malkar guztietako bideetan: ezkerreko Kale Borroka sektoreko haitzulotik eskuineko Kale Borroka sektoreko Indar Extralurtarra bideraino (hori barne). Lezaia: malkar osoan.
Eulate‑Aranaratxe. Urbasara Eulatetik eta Aranaratxetik joateko pisten arteko harkaiztia. (X:563001 Y:4737103 - X:564095 Y:4737099).
b.3) Otsailaren 1etik ekainaren 31ra malkarretan kirol jarduerak debekaturik dituzten zonak:
Meano: Kalandrakas sektorea.
Lapoblación. Monte del Tajo sektorea.
Untzueko Harria: harkaizti osoa.
Peñarroya‑Larragoa: Gore sektoretik mendebaldeko mugaraino dagoen harkaizti osoa. (X:558860 Y:4737183 - X:560394 Y:4737461).
Eulate‑Aranaratxe: Urbasara Eulatetik eta Aranaratxetik joateko pisten arteko harkaiztia. (X:563001 Y:4737103 - X:564095 Y:4737099).
Arteta (La Sima): malkar osoa.

b.4) Urtarrilaren 15etik uztailaren 31ra malkarretan kirol jarduerak debekaturik dituzten zonak:
Genbe. Malkar osoa. (X:587961 Y:4738645 puntutik X:588983 Y:4739072 puntura).
Burongo errekaren / Lutoko errekastoaren / Oiantxikiko errekastoaren ibai-bidea, bi puntu hauen artean: X:588384 Y:4740499 eta X:588724 Y:4738559).

2. Ebazpen hau igortzea Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, DENA elkarteari, Ingurumena Zaintzeko Atalari, Guardia Zibilaren SEPRONAri eta Foruzaingoaren Ekologia Babesteko Brigadari, behar diren ondorioetarako.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, hartan espediente zenbakia adierazita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web orrian argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean zonaz zona egindako azterlan berariazkoak.

Iruñean, 2017ko otsailaren 14an.–Ingurune Naturalaren Zerbitzukozuzendaria, Fermín Olabe Velasco.




2. GIPUZKOA (Eskalada)

http://www.gmf-fgm.org/Eskalada-jasangarria/


3. BIZKAIA (Eskalada)

http://bmf-fvm.org/eu/eskalada/erregulazioa/
http://eskaladarenerregulazioabizkaian.blogspot.com.es/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina