#5. LARRUNARRI / TXINDOKI (1346mt)

Urteroko legez, urte berri egunean Txindokin izan ginen. Urtea hegan hasteko aukera eman zigun egunak. To hegalditxoaren irudiak:



#4. ALTUERA ARALARKO SAN MIGELEN


Sakanan, hego haizearekin hegan egiteko aukera nagusietako bat da Aralarko San Migel. “Hegaldirik ez izerdirik gabe” esanari jarraituz, Uharte Arakil herritik abiatzen den oinezko igoera ederrak (800mt positibo San Migelera) asebeteko du  mendizale hegalaria.
Aralarko San Migelen egin ditudan hegaldietatik, altuera gehien hartu dudan eguna izan zen honako hau. Termika eta hego haize indartsuek 2500 metrotara igo ninduten. Bada 3000metroak ere gainditu izan dituenak. Hona hemen hegaldiaren iruditxo batzuk:



                                                                                           Argazkia internetetik
Garaiera hauetan gabiltzala, galdera hau egiten diot neure buruari. Ze altueratan pasatzen dira hemen ingurutik Loiun edo Hondarribian lur hartu behar duten hegazkinak??? 
Kezka hori aitzaki hartuta, aire eremuen erregulazioen inguruan sakondu nahi duenarentzako bi link uzten ditut.  Motorrik gabeko hegaldien erregulazioaren gaia ulertzea ez da  oso erraza, besteak beste, dokumentazioa nahiko sakabanaturik dagoelako.

-Vuelo_libre (Gaztelaniaz)
-Aire eremuak EARTH (fitxeroa deskargatzeko) 

San Migeleko hegaldia azteruz, ondorio hauetara iritsi naiz:

#3. AIZKORRI (I) 1523mt

Txango honetan Zegama herritik atera eta Aizkorrira igo ondoren, lehen hegaldia Urbia aldera egin nuen, Oltzan lur hartuz. Ondoren berriro Aizkorrira igo eta bigarren hegaldia Iparreruntz Zegamaraino zirkulua itxiz.


Powered by Wikiloc

#2. GANBO (1413mt)

Aralarko bihotzean dago Ganbo (1413mt) eta nahiz eta lurreratze gune ezberdinetatik itxuraz urruti egon, posible da bertatik adibidez Larraitzera hegan bueltatzea. Kasu honetan hegorantz aireratu ondoren,  Arritzaga  bailararantz biratu (ip.) eta lur-arraseko hegaldia eginez Larraitzera erraz iritsi nintzen. Hau adibide bat besterik ez da. Baldintza termikoetan, distantzia (xc) egiten duten pilotuek etekin gehiago aterako liokete hegaldi honi, ziur. 



Powered by Wikiloc

#1. BELAGUA: Kartxela (1982mt) - Lakhura (1877mt)

Nafarroako Belagua aranak aukera paregabeak eskaintzen ditu mendi buelta ederrak egiteko.
Belaguako XXVI. parapente kontzentrazioa aitzakia hartuta hurbildu ginen euskal piriniotako paraje eder hauetara.
Asmoa Kartxela (1982 mt) tontorretik aireratzea zen, baina goizean haizea fuerte samar zegoenez oinezko txangoa luzatu genuen Lakhura  tontorreruntz. Eguerdian, haizearen indarra behin ahulduta, Lakhura pareko Kortaplana (1776 mt) muinotik aireratu ginen.
Hona hemen mendi txangoa eta hegalditxoaren irudiak:


Powered by Wikiloc