Atxondo bailarako Arrazola auzotik hasten da
txangoa. Oinez ekialdeko pareten azpitik igoz eta jeitsieran ipar
aldera Anbotoko sakonerantz aireratuz. Paraje ederrak Atxondo bailaran topa ditzazkegunak.
Gune honetako ingurumenari dagokionez ohartxo
bat.
Anbotoko I eta IE hormetan ezin da eskalatu
urtarrilaren 1etk abuztuaren 31era.
Anbotoko E horman ezin da eskalatu
urtarrilaren 1etk irailaren 15era.
Kodes mendilerroaAraba eta Nafarroaren arteko mugan dago
kokatua eta hango gailurrik garaiena Joar 1416mt (Ioar, Yoar edo Yuar ere) da.
Araba zein Nafarroa aldeko isuriek igoaldi eta hegaldi paregabeak egiteko
aukerak eskaintzen dituzte. Ondoren aurkezten dudan txangoak bi isurialdeak
zeharkatzen ditu oinez zein hegan, Kanpetzun hasi eta amaitzen da zirkulu bat
osatuz. Aipatu bezala, mendilerro honek eskaintzen dituen aukerak askotarikoak
dira eta txango hau adibide bat besterik ez da. Ezin aipatu gabe utzi
mendilerro honetako Araba aldeko isurian kokaturik dagoen Uxanuri–Genevillako aireratze
gunea. Beste batean sakonduko dugu gune horri buruzko informazioan.
Oharra: Track-an
agertzen den Kanpetzutik Joarrerako oinezko bidean adi!! Zati handi bat basoan
zehar aldapa malkartsu eta markatu gabean igo nuen. Abisatuta beraz ;)
USURBE menditik hegaldi ederrak egin daitezke baina... kontuz! ez da ahaztu behar lurreratzea inguru urbano batean egiten dela, horrek izan ditzazkeen arriskuekin (kableak, bideak, etxeak...).
Adibide eta ohar bezala irudi hauek doazkizue. Ipar haizea espero baino indartsuago sartu zen bailaran, beherunzko haize korronte batek ere harrapatu ninduen eta ez zidan utzi lurreratze gunera iristen (Ordiziako errugbi zelai ohira). Beraz lurreratzea inprobisatu behar.
Pilotu dexente ezagutzen ditut hegaldi hau egiterakoan lurreratzea inprobisatu behar izan dutenak, beraz adi.
Hemen Usurbeko hegaldi bat behar den tokian lurreratuz :
Australia 2007, munduko txapelketa.
Ewa Winsnierska pilotu alemaniarra entrenamendu saioetan zebilela, ekaitz batek xurgatu eta 15 minututan 9.947metroetaraino igo zuen (8000 mt. desnibela 15 minututan!!). 6000 metrotatik gora zihoala, konortea erabat galdu zuen. Adituen ustez, konorte galera hori gorputzaren defentsa erreflexu bat izan zen, hibernazio moduko bat edo. Ordu bat inguru eman zuen konortea erabat galduta, txingorra, tximistak, oxigeno falta eta minus 30 gradutako tenperatura jasanez. Harrigarria bada ere, bizirik atera zen esperientzia hartatik.
Dokumentala frantsesez dago, baina merezi du:
Gozamena da herritik
bertatik oinez abiatu eta mendi buelta bat emanez hegan bueltatzea herrira.
Usurbe mendiak
eskaintzen digu aukera hori goierritarroi, baina ez da mendi bakarra.
Murumenditik probatzeko gogoa nuen, txango berean bi tontorrak kateatuz. Nahiz
eta haize-termika baldintzak nahiko justukoak izan, lur-arraseko hegaldia
eginez (Murumendi-Usurbe) lortu nuen zirkulua ixtea. Hemen irudiak:
Aizkorritik egindako hegaldietan, iparrera beti Zegaman lurreratu izan naiz eta hegora Urbia aldean. San Adrian inguruan lurreratu gabe nengoen eta probatzeko gogoarekin hurbildu nintzen bertara. Baldintza onak daudenean Aloña edo Krutzeberri bertatik ere Aizkorri-Aratz mendi lerro guztia zeharkatu izan dute hainbat hegalari trebeek. Egun honetan hegan egiteko baldintzak justuak ziren eta hegaldia ezin izan nuen gehiegi luzatu, baina beti bezala, gozamena da Aizkorri-Aratzen mendi txangoa eta hegaldia egitea.
132/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, kirol jarduerak arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko zenbait harkaiztitan.
Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 1. artikuluak dio foru lege horren xedea dela Nafarroako naturgune guztiak arautzea, horien babesa, kontserbazioa eta hobekuntza bermatzeko, eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea eratzeko. Hamaikagarren artikuluak debekatzen du natura erreserbetan kirol antolatuak egitea etakanpatzea.
Sakanan, hego
haizearekin hegan egiteko aukera nagusietako bat da Aralarko San Migel.
“Hegaldirik ez izerdirik gabe” esanari jarraituz, Uharte Arakil herritik
abiatzen den oinezko igoera ederrak (800mt positibo San Migelera) asebeteko
dumendizale hegalaria.
Aralarko San
Migelen egin ditudan hegaldietatik, altuera gehien hartu dudan eguna izan zen
honako hau. Termika eta hego haize indartsuek 2500 metrotara igo ninduten. Bada 3000metroak ere gainditu izan dituenak. Hona
hemen hegaldiaren iruditxo batzuk:
Argazkia internetetik
Garaiera hauetan gabiltzala, galdera hau egiten diot neure buruari. Ze
altueratan pasatzen dira hemen ingurutik Loiun edo Hondarribian lur hartu behar duten
hegazkinak??? Kezka hori aitzaki hartuta, aire eremuen erregulazioen inguruan sakondu nahi duenarentzako bi link uzten ditut. Motorrik gabeko hegaldien erregulazioaren gaia ulertzea ez da oso erraza, besteak beste, dokumentazioa nahiko sakabanaturik dagoelako. -Vuelo_libre (Gaztelaniaz) -Aire eremuak EARTH (fitxeroa deskargatzeko)
San Migeleko hegaldia azteruz, ondorio hauetara iritsi naiz:
Txango honetan Zegama herritik atera eta Aizkorrira igo ondoren, lehen hegaldia Urbia aldera egin nuen, Oltzan lur hartuz. Ondoren berriro Aizkorrira igo eta bigarren hegaldia Iparreruntz Zegamaraino zirkulua itxiz.
Aralarko bihotzean
dago Ganbo (1413mt) eta nahiz eta lurreratze gune ezberdinetatik itxuraz urruti
egon, posible da bertatik adibidez Larraitzera hegan bueltatzea. Kasu honetan hegorantz
aireratu ondoren,Arritzaga bailararantz biratu (ip.) eta lur-arraseko
hegaldia eginez Larraitzera erraz iritsi nintzen. Hau adibide bat besterik ez
da. Baldintza termikoetan, distantzia (xc) egiten duten pilotuek etekin gehiago
aterako liokete hegaldi honi, ziur.